Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Aurtengoan ez dugu inauteririk izango gurean. Hala ere, herriko zenbait tabernarik baiezkoa eman diote Danbolinek botatako proposamenari. Asteartera bitartean, zuen inauterietako argazkiak jasoko ditugu: argazki zaharrak, berriak, taldean zein banaka. Argazki sorta ederra biltzea da gure asmoa eta argazki horiek bidaltzen dituzuenon artean taberna bakoitzak eskainitako bi lagunentzako tragoa eta pintxoa zozketatuko ditugu. Haurrentzako saria ere izango da, Goxuri gozoki dendak eskainitako gozoki-zorroa.
Beraz, badakizu, parte hartzeko bidali zure argazkiak info@danbolin.eus helbidera edo 722 60 92 65 telefono zenbakira.