Albisteak
Argi berdea GI-631 errepidea bulebarizatzeko proiektuari
— 2022-04-13Zestoako Udalak herria gurutzatzen duen 631 errepidea eta honek herrira dituen sarrera eta irteerak egokitzeko aurreproiektua aurkeztu zuen duela urtebeteko mugikortasun planarekin batera. Orain Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreproiektua, herritarrek egindako hainbat ekarpenekin, ontzat eman du.
Proiektua urte honetan esleituko da eta irailerako amaitua egotea aurreikusten da. Gipuzkoako Errepide sailarekin bilerak hasi ditu Udalak 1.300.000 eurotan aurreikusita dagoen lanen kostua finantzatzeko. Momentuz, Aldundia GI-631 errepideari dagokion obren zatia finantzatzeko prest agertu da. Errepideaz gain, herri barruko zirkulazioan ere aldaketak egingo dira eta hauek Udalak finantzatuko ditu.
Hemen bere garaian gai honen inguruan egin genuen bideoa
Egin zaitez bazkide