[BIDEOA] Herriguneko Mugikortasun Plana aurkeztu du Udalak

Herriguneko mugikortasun plana aurkeztu zuen atzo arratsaldean Udalak. Herriguneko sarrera-irteeren eta zirkulazioaren inguruko azterketa bat egin du Udalak, Endara ingeniari taldearekin batera. Azterketa egin eta plana osatu dute eta atzo, lehen proposamen hori jendartean aurkeztu zuten. Saioan, bertaratu ziren herritarren iritziak jaso zituzten, gero, behin betiko proiektua egiterako orduan horiek ere aintzat hartzeko.