Albisteak

Azken txartelak geratzen dira Unai Iturriaga eta Jon Maiarekin Arroabean egingo den bertso afarirako.

Abian da 24. Korrika, eta ekintzaz beteta dator hurrengo astea, bai herrigunean baita Arroabean ere, Korrika Kulturalaren baitan. Arroabean antolatutako bertso afarirako azken txartelak geratzen dira, eta interesa dutenek oraindik badute aukera ekitaldira bertaratzeko.

Unai Iturriaga eta Jon Maia bertsolariekin egingo den saioa martxoaren 27an, ostirala, izango da, 21:00etan, Arroabeko Ederki elkartean. Afaria eta bertsoak uztartuko dituen hitzordua izango da, Korrikaren bueltan antolatutako egitarauaren barruan.
Menuan honako hauek izango dira: piper beteak, txipiroiak tintan, txahal saiheskia, postrea eta kafea.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, azken sarrerak Txaran (Arroabea) daude salgai, eta laster agortzea espero dute. Hori dela eta, interesa dutenek lehenbailehen eskuratzea gomendatu dute. Prezioa 25 eurokoa da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide