Albisteak

2022rako kiroldegiko izen ematea zabaldu dute

Gaur, astelehena, zabaldu dute datorren urterako kiroldegiko izena emateko epea. 2022an bazkide izaten jarraitu nahi ez dutenek, urtarrilaren 1a baino lehen jakinarazi beharko dute kiroldegiko bulegoan, 943 147 942 telefonora deituta edo zestoakirola@zestoa.eus helbide elektronikora idatzita.
Kiroldegiko arduradunek azaldu dute bazkide izaten jarraitu nahi dutenek eta kuotaren ordainketa helbideratuta dutenek ez dutela inolako tramiterik egin behar. Bazkidetza uzteko agindua jakinarazten ez dutenei, aldiz, datorren urteko kuota kobratuko zaie. 2021ean transferentzia edo txartel bidez bazkide kuota ordaindu zuten abonatuek, berriro egin beharko dituzte izena emateko tramiteak. Hala egin ezean, urtarrilaren 1etik aurrera bazkidetza bertan behera geldituko da.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide