2023-2024 ikasturte politikoak emandakoak

Aurtengo ikasturte politikoan ere hamaika ekimen eta dinamika eraman ditugu aurrera. Esklabak Zentro Sozialistaren bosgarren urteurrena; sektore zapalduenen artean elkartasuna saretzeko oinarrizko produktu eta elikagaien eta neguko arropen bilketak; lan baldintzen aurkako erasoaldiari eta prekarizazioari aurre egiteko Laneko Autodefentsa Saretik mundu laboralaren eta lan erreformaren auzian ikerketak; doako eta kalitatezko etxebizitzaren alde Etxebizitza Sindikatuaren sorrera eta errolda sozialaren inguruko lanketa; militante iraultzaileen ibilbidea omentzeko eta gogorarazteko, Pasaiako sarraskiaren 40. urteurrena; familien hezkuntza beharrizanak asetzeko haur eta nerabeentzat doako klase partikularrak; langile elkartasunaren saretzeen erasoen aurrean faxismoaren aurka lehen lerroan egotea; gerren gorakaden aurka eta estatu genoziden aurka Palestinarekiko elkartasun adierazpenakā€¦

Asko izan dira aurten aurrera eraman ditugun ekimenak Kontseilu Sozialistatik. Datorren ikasturtean ere lanean jarraituko dugu ditugun proiektuak indartzen eta berriak sortzen.

Batu Kontseilu Sozialistara!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide