2025eko ordenantza fiskalei ez!!
— 2024-10-17Astearteko udalbatzan, udal gobernuak proposatutako 2025en Zestoan indarrean egongo diren ordenantza fiskalei EZ bozkatu dugu. Aurkeztutako proposamena honakoa izan da:
– %3ko igoera orokorra zerga guztietan zaborrena ezik
– Gaur egungo hobariak mantentzea
– Zaborren tasaren %40ko igoera guztiontzat (etxebizitazak, merkataritza/ostalaritza, industria)
Zergatik esan dugu EZ?
· Udal gobernuak ez digu eman inongo aukerarik parte hartzeko. Pleno aurreko azken batzordean jaso genuen planteamendua, hau da, pleno bezperan. Guk eskatuta plenoa bost egun atzeratu da. Ez dugu izan ez denbora, ez aukera inongo ekarpenik planteatzeko edo eztabaidatzeko. Horren aurrean gure desadostasuna azaldu dugu plenoan.
· Zaborren tasaren igoera onartezina dela uste dugu planteatu den moduan. Aurten eta Europatik datorren arau bat dela eta, zaborren zerbitzuaren kostoa ezin da defizitarioa izan udalarentzat. Hau da, zerbitzua jasotzen duten guztiek ordaindu behar dute kostu guztia. Hori horrela, hurrengo kuadroan azaltzen dugu zein den zerbitzuaren kostua eta zergen bidez jasoko dena 2024an eta sortzen diren defizita eta superabita.
Udal gobernuak %40ko igoera planteatu du guztiontzat. Ez dugu onartzen merkataritza eta ostalaritzakoei horrelako igoera ezartzea beraien zerbitzuaren kostoan superabita dagoenean. Udal gobernuak ez du inongo azterketa minimoa egin, errazena egin du, denentzat berdin.
Zestoako EAJk elkarlanean sinisten du. Horregatik eskatzen dio udal gobernuari benetako partehartze politika egiteko. Gu prest gaude Zestoa eta zestoarren alde lan egiteko, lehen, orain eta aurrerantzean ere!
ZESTOAKO EAJren UDAL TALDEA
Egin zaitez bazkide