Albisteak

2026ko urrirako Arroabean Karmengo Amaren errepidea eta auzoa lotuko dituen igogailua martxan izango da

Urtarrilaren 9an, Arroabean Udalak deitu zuen auzo-batzarrean, San Isidro kalea eta Karmengo Amaren errepidea lotuko dituen igogailuaren proiektua aurkeztu zen.

Lorea Ilundain zinegotziak azaldu zuenez, Zestoako Udalaren asmoa hiri irisgarriago baterantz lan egitea da. Kezka hau, auzotar batek adierazi zuen aurreko urtean Udalak deitutako Auzo-zaintza proiektuko bileran. Arroabeko goiko aldean bizi diren bizilagunak adinean gora doaz, tren geltokia ere bertan dago eta errepideko trafikoa ugaritu egin da. Hori horrela, eta bi gune hauen arteko loturak duen desnibela ikusirik, irisgarritasunaren ikuspuntutik auzoko “gune beltzena” hori zela nabarmendu zen bileran.

Hortaz, diru-laguntza bat medio, proiektu honi lehentasuna ematea erabaki du Udalak. 2025ean hasiko dira lanak eta 2026ko urrirako amaituta egon behar dutela aipatu zuen bileran udal ordezkariak. Egingo diren lanen artean, igogailua eraikitzeaz gain, San Isidro eta Marduxarra kaleak elkartzen dituen espaloia zabaltzea izango dira. Kale beretik, Karmengo Amaren errepidera igotzen diren eskailerak berritu egingo dira eta bertan, autobus geltokira iristen den eremua ere zabaldu egingo da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide