Albisteak

Kobaz Kobako entrenamendua egin zuten 34 zestoarrek asteburuan

Kobaz Koba Trail lasterketan zestoarren parte hartzea urtez urte hasten doa. Hori da antolatzaileen nahia ere eta horren harira entrenamenduak antolatzen hasi ziren iaz zestoarrentzat. Saio hauetan geldialdiak egiten dituzte eta parte hartzaileei lasterketako erritmoen inguruko informazioa hartzeko balio izaten die. Aurten 91 zestoarrek eman dute Kobaz Koba Taril lasterketan izena eta hauetatik 34 lagunek pasa den larunbatean entrenamendua egin zuten. Agiro Mendi Klubeko antolatzaileen esanetan “giro onean” egin zuten eta “oso gustura” daude parte hartzaile zestoarren kopurua gora egiten ari delako.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide