Albisteak

Emakumeen gorputzen eta sare sozialen inguruko kafe-tertulia egingo dute bihar Gaztetxean

Azaroaren 25aren, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren, harira, Emakumeon gorputzak eta sare sozialak izeneko kafe-tertulia egingo dute bihar, azaroak 19, Zestoako Gaztetxean, 18:00etan.

Itaiak, Emakumeen Antolakunde Sozialistak,  antolatu du hitzaldia. Azaldu dutenez, azkenaldian gero eta normalizatuago dauden ebakuntza estetikoak, argaltzeko erabiltzen diren Ozempic bezalako botikak eta sare sozialek zabaltzen dituzten edertasun ereduak izango dituzte hizpide.

Saioaren helburua industria estetikoak emakumeen gorputzetan ezartzen duen presioaz eta horrek dituen ondorioez hausnartzea izango da. Gaiaren inguruan iritziak eta esperientziak partekatzeko espazioa eskainiko dute, eta herritarrak bertaratzera animatu dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide