Albisteak

[ARGAZKIAK] Santa Zeziliaren bueltan, musikaz zipriztindu dituzte kaleak musika eskolako ikasleek

Igande honetan ospatuko da Santa Zezilia eguna, eta, egun horren bueltan ohikoa denez, Ertxiña musika eskolak bi ekitaldi antolatu ditu aurten ere. Astelehenean egin zuten lehen ekitaldia, 17:30ean Kultur Etxean eskainitako jaialdiarekin. Aretoa leporaino beteta zela, orain arte ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten musika eskolako ikasleek.

Atzo, berriz, kalera irteteko txanda izan zen. 17:30ean hasita, herriko kaleak musika doinuz bete zituzten ikasleek, txikienetatik hasi eta gaztetxoetaraino. Gurasoak, anai-arrebak eta aitona-amonak ere kalejiraren atzetik ibili ziren, jai giroaz gozatzen. Amaieran, mokadutxoa egin zuten arratsaldea borobiltzeko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide