Albisteak

Rock doinuak izango dira nagusi larunbatean Santa Zeziliako bandaren kontzertuan

Santa Zezilia egunaren bueltan, rock musikaren inguruko kontzertu berezia eskainiko du Bandak larunbat honetan, azaroaren 21ean. Emanaldia 20:00etan izango da, udaletxe azpian.

Rock musikaren doinu ezagunak izango dira protagonista Bandak larunbat iluntzerako prestatu duen kontzertuan. Garai eta estilo desberdinetako zortzi pieza joko dituzte, rock talde klasikoen zein euskal musikagintzako taldeen abestiak uztartuz.

Besteak beste, Queen, Itoiz, Ken Zazpi, Berri Txarrak eta The Champs taldeen doinuak entzuteko aukera izango da. Horiez gain, Pirritx eta Porrotxen, Tapia eta Leturiaren eta Behe Klasekoaren piezak ere interpretatuko dituzte.

Kontzerturako aukeratutako hainbat abesti bandarako moldatu dituzte, eta egokitzapen horietako batzuk bandako kideek eurek egin dituzte. Hala, Lantz Unanuek, Oier Arantzetak eta Beñat Etxabek egindako moldaketak entzuteko aukera izango da, besteak beste.

Beñat Etxabe Merino izango da kontzertuko zuzendaria. Emanaldia larunbatean, 20:00etan, izango da udaletxe azpian.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide