24. Korrikako arropa salgai
Zestoako AEK euskaltegia— 2025-12-08Badator berriro ere Korrika, 24. edizioa izango da datorren martxoaren 19tik 29ra. Datorren astean jakingo dugu zein den edizio honetako abestia, eta egilea bera ere ezagutuko dugu. Urtarrilean, berriz, hainbesteko jakin-mina sortzen duen ibilbidearen berri jasoko dugu.
Bitartean, baina, motorrak berotzen hasteko edizio honetako arropa eta petoak eros ditzakezue.
Horrez gain, gogoratu Korrika Laguntzaile kanpaina ere abian dugula. Korrika Laguntzaileek hainbat abantaila izaten dituzte Korrika Kulturalaren baitako ekitaldietan, AEK-ren ikastaroetan deskontuak eta astero-astero zozketak! Horrez gain, Laguntzaileek aurtengo kantaren bideoklipa beste inork baino lehen ikusteko aukera izango dute!
Tipi-tapa, tipi-tapa…
Egin zaitez bazkide
