Albisteak

25 haur eta gaztetxok hartu dute parte Arroabeko I. Ipuin Lehiaketan

Atzo arratsaldean izan zen Arroabeko Ezkaizto Auzo elkarteak antolatutako I. Ipuin Lehiaketako sari banaketa. Guztira, auzoko 25 haur eta gaztetxok hartu dute parte. Epaimahaia Arroako eskolako irakasle batek eta Bakun itzulpengintza enpresako bi itzultzailek osatu zuten eta maila bakoitzeko ipuin bat aukeratu behar zuten. LH 1-2 mailan, Julen Doñelfaren “Eskolan sumendia” ipuinak eskuratu zuen lehen postua. LH 3-4 mailan, berriz, Oier Urbietaren “Altxorraren uhartea” izan zen lan saritua eta azkenik, LH 5-6 mialan, Ane Guridiren “Maddi eta Mimiren abentura” izan zen lanik onena.

Antolakuntzako kideek eskerrak eman nahi izan dizkie lehiaketa posublle ekiten lagundu dutenei, Arroa Beheko eskolari eta epaimahaiko kideei.

 

Argazkiak: Kepa Iribar




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide