[25 URTE DANBOLIN] 2014ko San Fermin Txikiko bideoa
— 2025-07-07Atzo, uztailaren 6an, jaurtitako txupinazoak emandako hasierarekin, San Fermin jaiek hartuko dute protagonismoa egunotan. Gure herrian ere, udalekuetako haurrek bat egingo dute festarekin, urteroko legez. Bihar, asteartez, arropa zuria eta zapi gorria jantzita eta egunkariak eskuan dituztela aterako dira umeak.
Ospakizun betean, 2014an udalekuetako haurrek egindako entzierrotxoa gogora ekarri nahi izan dugu. Jarraian, egun hartako irudiekin osatutako bideoa ikus dezakezue.

