Albisteak

26 zestoarrek hartu dute parte Lilatoian

Igandean Lilatoiaren 28. edizioa jokatu zen Donostian. 4.801 emakumek hartu zuten parte lasterketan, eta horietatik 26 zestoarrak izan ziren. Lasterketan zehar, indarkeria matxistaren aurkako eta emakumeen eskubideen aldeko mezu ugari entzun ziren.

Jasone Eizagirrek zestoarrak gutxienez 15 urtean hartu du parte Lilatoian. “Egun berezia izaten da, pilak kargatzeko eguna. Errebindikazio eguna izan ohi da, emakumoek egunerokotasunean jasaten ditugun zapalketak salatzeko, berdintasuna beharrezkoa dela ohiukatzeko,… Horretaz gain, jai egun ederra izan ohi da eta oso ondo pasatzen dugu” adierazi du Eizagirrek.

Maria Uriak ere hartu zuen parte igandeko lasterketan. “Aurten hirugarren aldiz irten dut. Azken finean, Mugimemdu Feminista ekintza batean batzen duen lasterketa bat da; beraz, helburua feminismoz, elkartasunez eta ilusioz guztiok ondo pasatzean datza. Guk kuadrillan pasa dugu eguna, eta lasterketa amaitzean ez genuen etxera itzultzeko asmorik! Pote batzuk hartu, lagun artean bazkaldu,… oso egun polita!”.

Hirutxuloko Hitzaren webgunean ikus daitezke lasterketako argazkiak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide