Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren azken txostenaren arabera, 32 positibo zenbatu dituzte asteburuan Zestoan: 15 ostiralean, 14 larunbatean eta 3 igandean. Positiboekin batera, intzidentzia tasak ere gora egiten jarraitzen du: gaur gaurkoz, 3980,48 kasukoa da herriko intzidentzia metatua.
LABIre bilera
LABI Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordea bihar, asteartea, bilduko da, arratsaldeko 16:30ean. Aurreikuspen guztien arabera, Urtezahar eta Urteberri egunetarako murrizketa berriak ezartzea espero da. Edukieren eta merkataritza-ordutegiak eta ostalaritzako ordutegiak mugatzera bideratutako neurriak izatea aurreikusten da. Neurriak onartuz gero, asteazkenean sar daitezke indarrean.