Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako gaztetxeak 33. urtemuga ospatuko du apirilean zehar. Hilaren 8tik 28ra bitartean askotariko ekintzak antolatu dituzte gazte asanbladako kideek. Apirilaren 8an emango diote hasiera egitarauari bertsio gauarekin. 10erako “Gaztetxeko urteak oroituz” izenburupean argazki erakusketa antolatu dute. Ondoren, luntx-tertulia izango da.
Apirilaren 12an, 18an eta 25ean berriz, santakutzetako prestaketekin hasiko dira. Hilaren 15ean umeen eguna izango da eta eskulan tailerra eta Iago magoaren ikuskizuna antolatu dute egun horretarako. 16an Erresistentzia Kutxa Nazionalaren aldeko jaialdia ospatuko dute eta egun osokoan ekintzak izango dira: pala txapelketa, elkartasun argazkia, bertso bazkaria eta amaitzeko, DJ gaua. Asanbladako kideek jakinarazi dute bazkarirako txartelak eskura daitezkeela Portale tabernan.
Hilaren 23an izango da egun handia: urtemugako festa egingo dute. Eguerdian manifestazio izango da Indarrak biderkatzeko gaztetzea zentrora lemapean eta ondoren, triki-poteoa egingo dute herriko kaleetan zehar. Eguerdian, bazkaria egingo dute eta ondoren, Raimundo el Canasteroren kontzertua izango da arkupetan. Arratsaldean, berriz, txarangak kalejira egingo du plazatik gaztetxera eta eguna amaitzeko, Display, Bake Faltsua eta eta Rodeo taldeek kontzertu bana eskainiko dute. Amaitutakoan, DJ HGSk emanaldia eskainiko du. Urtemugako ospakizunak hilaren 28an amaituko dituzte, santakutzetako entseguarekin eta pintxo-potearekin.
EGITARAUA:
Apirilak 8, ostirala
Apirilak 10, igandea:
Apirilak 12, asteartea:
Apirilak 15, ostirala: Umeen eguna
Apirilak 16, larunbata: EKN eguna
Apirilak 18, astelehena:
Apirilak 23, larunbata: Urtemugako festa
Apirilak 25, astelehena:
Apirilak 28, osteguna: