Albisteak

400eko langa pasa du Zestoako intzidentzia tasak

Igandeko hiru kasuen ondotik, egunean bi kasu positibo detektatu dira Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren txosten epidemiologikoaren arabera atzo artean gurean. Gauzak horrela, astelehenean bi kasu, asteartean ere bi eta atzoko beste bi kasuak batuta, intzidentzia tasa 436,57an dugu gaur gaurkoz Zestoan.

Azken hiru egun hauek kontutan hartuta, Azkoitian 34 positibo izan dituzte eta 1076, 53ko tasa dute, Azpeitian 23 positibo eta 413, 93ko tasa, Zumaian 28 kasu eta 1292,36koa beraien intzidentzia tasa, Getarian 7 positibo eta 671,38ko tasa dute eta azkenik Zarautzen, 52 kasu positibo detektatu dituzte eta 745,28 intzidentzia tasa dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide