Albisteak

46 zestoar ageri dira Gogora institutuak argitaratutako Espainiako Gerrako hildakoen zerrendan

Espainiako Gerran hildako herritarren zerrenden datu basearen online bertsioa argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen institutuak.

Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian 1936 eta 1945 urteen artean gerra eta errepresioaren ondorioz hildako pertsonen zerrendak kontsulta daitezke Euskadin gerra zibilean hildako biktimak izeneko txostenean. Guztira, 20.970 pertsonen fitxak daude ikusgai zerrendan eta horietatik 46 dira Zestoan jaio edo Zestoan hildakoak.

Ikusi Zestoako zerrenda hemen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide