Albisteak
5. Urkome sarietan izena emateko epea zabalik dago
— 2017-10-04Urola Kostako landa eremuan egiten diren edo egingo diren proiektuak saritzeko egitasmoa dira Urkome Sariak. Urola Kostako landa eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkartea da Urkome.
Urkome sarien 5. edizioan parte hartu nahi dutenek urriaren 31ra arteko epea daukate. Parte hartzaileen artean 6 sari banatuko dituzte, honako sail hauetan banatuko dira sari horiek: nekazaritza jardueraren sustapena; landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena; landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatzea; landa eremuko balioaniztasuna agerian jartzea; Iraurgi Berritzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarrekin emango dutena eta bozka bidez egingo den sari irekia.
Erakundeek, elkarteek, partikularrek eta sektore honetako enpresek hartu dezakete parte Urkome sarietan. Aurkezten diren proiektuak, 2017-2018 urteetan garatu edo amaitu beharko dira.
Hemen ikus ditzakezue 5. Urokome sarien oinarriak.
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU