50 herritarrek eman zuten odola atzo arratsaldean
Danbolin— 2022-03-29Zestoako Odol Emaileek antolatuta, odol ateraldia izan zen atzo arratsaldean Alonderoko kultur aretoan. Guztira, 50 herritarrek eman zuten odola. Bertaratutako guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete: “Zestoarren jarrera txalotzekoa da” . Hurrengo ateraldia martxoaren 28an izango da.