Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kaleratu berri duen txostenaren arabera, ez dute kasu positiborik hauteman asteburu honetan Zestoan. Astebete baino gehiago da kasurik zenbatu ez dutela herrian. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 77,04ra jaitsia da.
Eskualdean 40 kasu zenbatu dituzte ostiraletik igandera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan. Horietatik gehienak Azkoitian hautamen dituzte, hamabost hain zuzen ere. Intzidentzia tasak 500etik gorakoa izaten jarraitzen du han. Azpeitian, berriz, hamaika positibo zenbatu dituzte, bederatzi Zumaian, hiru Zarautzen eta bana Getaria eta Orion.