Albisteak

80.000 porru landare atera ziren atzo Amillubitik inguruko ekoizleen baserrietara

Sektoreko beharrak hainbat eragilerekin identifikatu ostean, lurrak ezagutu eta martxan jartzeko aitzakia tarteko erronka zehatz bati ekin zion Amillubik: baratzezainentzat porru landare ekologikoa bertan ekoiztea. Atzo hogei lagun baino gehiago bildu ziren, Amillubiko talde eragileko kide zein herritarrak, izan duten eskaerari erantzuna emateko; 80.000 porru landare eraman zituzten inguruko ekoizleek beraien baratzetara. Amillubiko kideen esanetan “Ez da lan makala izan auzolana antolatzea eta oso pozik gaude emaitzarekin. Lana txukun egiteaz gain, elkarrekin giro ederraz gozatu dugulako. Elkarrekin lan eginez erronka konkretuei erantzuten gabiltza eta ikusten bide berriak posible direla”.

argazkiak: Amillubi

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide