Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Festa luzeak izan dituzte aurten Arroabean, astelehenean hasi eta igandera bitartekoak. Atzo Izer eta Alabierrekin dantza saio ederra egin eta gero eman zioten jaiei amaiera, bandera jaitsierarekin.
Azken egunerako indarrak gorde zituenarentzat izan zen zertan gozatua; Goizean goiz Idiakaitz txistulari taldea, ondoren haurren dantza moderno emanaldia. Jarraian Munduko Platerak eta arratsaldean patata tortila lehiaketa ere izan ziren.

