Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Ekain Guraso Elkarteak eta Zestoako Herri Ikastetxeak elkarlanean antolatu dute Gatazka, jokabide desegokia eta jazarpena izeneko formazio saioa. Manterolak euskaraz emango du hitzaldia, eta aldibereko itzulpena izango da. Itzulpena erabili nahi dutenek Telegram aplikazioa instalatuta izan beharko dute eta entzungailuak eraman.
Haurren zaintza zerbitzua behar dutenek antolatzaileei aldez aurretik jakinarazi beharko diete. Norbaitek eskatuz gero eskainiko dute zerbitzua.