Aurten Durangoko Azokan erakusmahairik egongo ez den arren, Landako Gunea ez da hutsik egongo. Azken egunetan etengabea izan da sortzaile, argitaletxe eta diskoetxeen joan-etorria Landakon, bertan sortu baita online dendaren biltegia. Guztira, 2300 produktu ezberdin eskuratu ahal izango dira denda digitalean, abenduaren 4tik 8ra arte.

Liburuak, diskoak, ikus-entzunezkoak, papergintza… Aurreko urteetan erakusmahaietan topatu ahal izan ditugun produktuak egongo dira salgai bertan. Kontsulta egin daiteke jada webgunean. Lehenengo mila erosketek, gainera, “taupaDA! poltsa berezia jasoko dute doan, euren erosketarekin batera.

Biltegiaz gain, Landakon bertan ere kultur jarduerak eta ikuskizunak antolatuko dira abenduaren 4tik 8ra arte. Durangon 100 kultur ekitaldi baino gehiago antolatuko dira, bi espaziotan, Landako Gunean eta Plateruenan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide