Amabiturrieta kobazuloko ikerketa arkeologikoa

Zestoako Amabiturrieta kobazuloan ikerketa arkeologikoa egingo dugu, Foru Aldundiko lanerako baimenarekin,. Dr. Asier Gomez Olivenciaren zuzendaritzapean egingo dira ikerketa horiek. Abuztuaren 17an, proiektu honen Geologia ardura duen EHUko Dr. Martin Arriolabengoarekin egin genuen lanaldia.

 

Espeleo lan gogorra eskatzen du ikerketa honek kobaren tipologiagatik. Kobak Aizarna eta Akoako uraren surgentzia bezala funtzionatzen du, Urola ibaira irteerarekin. Buztina dago bere galerietan eta pegamentuarekin bezala itsatsia gelditzen zara, ez aurrera eta ez atzera.

 

Iritsi gara aztarnategia dagoen lekura. Asier faunarekin eta Martin sedimentazioarekin. Momentuan ez daukagu gehiago kontatzerik baina zin egiten dugu epe motzean xehetasun gehiagorekin azalduko ditugula aurkikuntzak. Aupa, Asier ta Aitor, ez zarete makalak!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide