Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

“Udan zer Zestoan?” egitarauaren baitan antolatutako kontzertu sortei hasiera eman zien iragan larunbatean Trikidantz talde nafarrak. Giro ezin hobea nagusitu zen plazan. Doinu alai eta herrikoiak entzun ahal izan zituzten bertaratu zirenek. Gainera, sorpresaz beteriko gaua izan zen. Ane Etxeberria eta Sara Balentziaga dantzari zestoarrak oholtza gainean izan ziren, baita Aiala Etxabe eta Nerea Lopetegi trikiti eta pandero joleak ere.
Aste honetan, berriz, Bulego eta Nøgen taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da. Larunbatean izango da hitzordua, iluntzeko 22:00etan hasita, plazan. Sarrerak aurrez erosi behar dira, hamar euroren truke, turismo bulegoan.