Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

2017ko ekainaren 11an Arroan ospatuko den Eskola Txikien Festako arropa salgai jarri dute antolatzaileek. Neguko salmentan, sudaderak eta kamiseta manga luzeak izango dira eskuragarri, haur zein helduentzat. Ostiralean, urriak 28, Arroabeko biztanleek izango dute gustoko dutena eskatzeko aukera, plazan, arratsaldeko 17etatik 19:30etara. Auzotik kanpo egingo duten lehen salmenta datorren astean izango da, asteartean, azaroak 1, Itziarko Perian. Bestalde, Gipuzkoako gainerako eskola txiketako Guraso Elkarteei arropa bidaltzen ere hasiak dira.
Bigarren salmenta saioa udarari begira izango da. Arroparen salmentarekin lortzen diren etekinarekin datorren urteko ekaineko festak sortuko dituen gastuak ordainduko dira.
IRUZKINDU