Asurtzu 2021 proiektua

 Aire libreko ikerketa arkeologikoak

Abuztuko azken aste honetan, Valladolideko unibertsitateko arkeologo talde bikain bat izan dugu gurekin, Erlo mendiko aztarnategi ezin hobe honetan. Ohore bat izan da beraiekin lana egitea.

Izaro Quevedo arkeologoa zuzendaritzan eta Manuel Rojo arkeologian katedraduna bere hainbat urteko jakinduria irakasten izan ditugu, 2021/2022ko proiektu ausart honi hasiera ematen. Ikasketa benetan magikoa izan da.

Valladolidetik etorri den lan taldeak benetan teknikari bikainak direla baieztatu digute, lau egunetan irakatsiz, aztarnategian egin dituzten lan espezializatuekin. Gaur egungo teknika aurreratuenak erabili dituzte.

Dronarekin, fotogrametria eta topografia erresoluzio handikoa edo sedimentologia eta palinologia lagin bilketak egiten erakutsi digute. Txapela kentzeko metodologia eta teknologia erabili dute. Irailean jarraituko dugu!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide