Albisteak

Maitane Iturriotzek eta Eider Amenabarrek irabazi dute Zestoako X. Trikitilari Gazteen txapelketa

Atzo arratsaldean jokatu zen Zestoako Trikitilari Gazteen txapelketako hamargarren edizioa. Zazpi bikote igo ziren plazako oholtza gainera eta gogotsu astindu zituzten soinu eta panderoak. Herritar ugari hurbildu ziren eta arratsalde eder batez gozatzeko aukera izan zuten.

Maitane Iturriotzek eta Eider AmenabarrekĀ  osatutako bikoteak eraman zuen txapela etxera. Bigarren sailkatuak, berriz, Mirari Plazaola eta Irati Arcelus izan ziren eta hirugarren postua Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdirentzat izan zen. Bi bikote zestoarrek hartu zuten parte txapelketan eta onenarentzat sari berezia banatu zuten antolatzaileek. Sari hori Ane Urbietak eta Nerea Lopetegik osatutako bikotearentzat izan zen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide