Albisteak
[TTAK!] Arroaerrekako Bitoriano Etxabek jaso du Jaizkibel konpainiaren Berdintasun Saria
— 2021-09-22Arroarrekako Etxetxo baserriko Bitoriano Etxabe apaizak Jaizkibel konpainiaren Berdintasun Saria jaso du. Hemen Urola Kostako Hitzak idatzitako albistea:
Hondarribiko (Gipuzkoa) Jaizkibel konpainiak Berdintasun Saria banatu zuen joan den ostiralean Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean, eta Bitoriano Etxabe Arroagoiko bizilagunak jaso zuen aurtengo aitortza. Itziarren (Deba, Gipuzkoa) jaioa bada ere, denbora gutxira Zestoako auzora lekualdatu zen haren familia, eta egun ere han bizi da. Hondarribiko Jasokunde eta Sagarrondoko Andra Mariaren Eliz Parrokiko apaiz ohia da Etxabe, eta 2018. urteko gertakarien ondorioz “konponbidea lortzeko egindako ahaleginagatik” eta horretarako izandako “ausardiagatik” eman zioten saria. Garbiñe Biurrunek, Maddalen Iriartek, Nieves Alzak, Arantza Egigurenek, Iñigo Lamarkak eta Xabier Lapitzek osatutako epaimahaiak erabaki zuen saria hari ematea.
2018ko alardeko gertakarien harira, irailaren 10eko mezan egindako adierazpenek jasotako erantzunak kargua uztera eraman zuten Etxabe. Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Eliz Parrokiko apaiz zen orduan, eta irailaren 8an, Jaizkibel konpainia parekideak Kale Nagusia igaro ahala bizi izandakoari “oso gogorra” iritzi zion elizgizonak, Bidasoako Hitzan kontatu duenez. 1638ko setioan hildakoen omenez irailaren 10ean egin ohi den meza baliatu zuen bildutakoen artean mezu bat zabaltzeko: “Hitz egiteko”.
Egin zaitez bazkide