Albisteak
Emakumezkoen I. San Mateo Txapelketako finala jokatuko du gaur Naroa Agirrek Adarraga pilotalekuan
— 2021-09-25Emakumezkoen San Mateo Torneoaren lehen edizioaren finalak hartuko ditu gaur Adarragak. Naroa Agirreren partidua 13:00ak aldera hastea aurreikusten da.
Antolatzaileen esanetan, “txapelketa hau inflexio puntu bat izan da horren pilotazalea den herrialde honetan emakumezkoen esku pilotaren garapenean eta Baños de Rio Tobia eta Najerako finalerdietan dena primeran atera ostean, maila oso altuko finalak espero dira”.
ETB-1ek zuzenean emango du jaialdia. Promozio mailako pilota goxoko finalarekin hasiko da, Ondoren, eliteen mailako pilota mistoko txapelketaren amaiera ikusteko aukera izango da. Antolatzaileen esanetan, “Errioxako Andrea Capellanek, maila goreneko bere lehen txapela bilatuko du, Amaia Aldairen atzelari gisa. Horretarako bere bertsiorik onena eman beharko du, aurrean duten bikotea edonor izutzeko modukoa baita; Olatz Arrizabalaga, palmares zabalena duen pilotariak eta berme osoko Naroa Agirre bezalako pilotari batek osatutakoa”.
Finalaren aurretik, Leire Garai-Mirian Arrillaga eta Miren Larrarte-Nora Mendizabalen arteko hirugarren posturako partida jokatuko da, lau pilotariek, txapelaren presio hori gabe, lehen mailako ikuskizuna eskaintzea espero da.
Egin zaitez bazkide