Errigorako produktuen dastaketa, Portalen

Herriak Egiten du Herria du lelo Errigoraren udazkeneko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainak. Urriaren 23tik azaroaren 11ra egingo den auzolan-ariketa erraldoi honetan Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.

Urtero bezala, Zestoako AEK Euskaltegian saskiak eskatzeko aukera izango duzue, baita errigora.eus webgunearen bitartez ere. Baina, horrez gain, aurten produktuak dastatzeko aukera ere eskaini nahi dugu, saskiak hautatzeko bidea erraztu asmoz. Horretarako, Portale Kultur Elkartearekin batera Errigorako Produktuen Dastaketa antolatu dugu. Azaroaren 2an, arratsaldeko 19:00etan, izango da Portale tabernan bertan. Daastaketarekin batera, gainera, Errigora zer den hobeto ulertzeko solasalditxo bat eta bideo labur baten emanaldia ere egingo ditugu.

 

Gogoan izan, beraz, azaroaren 11ra arte duzue eskaerak egiteko epea, zestoa@aek.eus helbidean edota 670 420 048 telefonoan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide