Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udal Liburutegia goiz eta arratsaldez irekiko da azaroaren 2tik aurrera. Hala jakinarazi berri du Udalak. Egunean sei orduz izango da zabalik liburutegia aurrerantzean, goizeko 10:00etatik 13:00era eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
Ikasgela zerbitzua martxan
Ordutegia zabaltzearekin batera, ikasgela zerbitzua berriro martxan izango dela jakinarazi du Udalak. Liburutegia irekita dagoen orduetan erabili ahal izango da zerbitzua. Goizetan, liburutegia herritarrentzat 10:00etan irekiko bada ere, ikasgela zerbitzua goizeko bederatzietatik aurrera erabiltzeko aukera izango da, beti ere aurrez eskaera eginez gero.