Albisteak

Txoriei buruzko hitzaldia eskainiko du Aitor Leizak Aizarnan

Aitor Leiza (Argazkia: Baleike)

Azaroaren 12an, ostiralez, “Kostatik Aizarnara” izeneko hitzaldia izango da Aizarnako herri elkartean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Aitor Leiza zumaiarra izango da hizlaria eta itsas hegaztiez nahiz lehorrekoez arituko da. Hegazti arruntak eta harrapariak, migrazioen zergatiak eta bertako txorien errepasoa ere egingo ditu. Saioak ordubete inguruko iraupena izango duela aurreikusten da.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide