Bilbon egingo den manifestazio nazionalera joateko deia egin du Zestoako EHbilduk
Danbolin— 2021-11-14Azaroaren 20rako manifestazio nazionala deitua du EH Bilduk Bilbon, Aske eta berdinen Euskal Herria lortu arte lelopean. Bertara joateko autobusa antolatu du Zestoako EHbilduk eta herritarrei Bilbora joateko dei egin die. Izen-ematea irekita dago jada herriko hainbat tabernetan. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da La Casillatik.