Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gaur eguerdian elkarretaratzea egin da anbulatorio aurrean “Osakidetza jasaten ari den gainkarga eta utzikeria” salatzeko. SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egindako deialdi honetara 3Z Zahartzaroa Zainduz Zestoan elkartea gehitu da “adinekoak zerbitzu publikoen defentsan” zioen lemarekin. Zestoako Eh Bilduk ere bat egin du eta bertaratzeko deia luzatu du sare sozial bitartez. “Osakidetza jasaten ari den kolapso eta utzikeria egoera salatzea beharrezkotzat jotzen dugu, lehen mailako arretak duen garrantzia azpimarratzearekin batera” zioen alderdiak.