Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gora eta gora jarraitzen dute Zestoako positibo kasuek eta ondorioz intzidentzia tasak. Azken hiru egunetan 35 positibo zenbatu ditu Osakidetzak Zestoan; 6 astelehenean, 15 asteartean eta 14 asteazkenean. Intzidentzia tasa 3312,79ra igota dago. Inguruko herriei begiratuta, geurean dugu momentuan tasarik altuena; 2503,29koa da Azpeitiko tasa eta 1628,17koa Zumaiako.
Gaurtik aurrera kalean musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da berriro. Kirola egiteko, mendian eta hondartzan bakarrik edo bizikideekin gaudenean kendu ahalko da.