Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Naiz irratiaren Jaiotza Basatia saioko bikoitzaren lehen zatia egin zuten atzo, igandea, Amancay Gaztañaga, Erik Olaizola, Miren Gaztañaga eta Iraia Eliasek Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. XXI. mendeko “Gabon materialisten” haria hartu, eta tira egin zuten antzinarora arte. Festa hauek izan duten bilakaeran arakatuko zuten Artearen Historian doktoratua den Aintzane Erkiziarekin. Bigarren saioa gaur izango da, arratsaldeko 18:00etan Donostiako Doka antzokian.
Hemen lehen saioa entzungai: