Kartoizko altzariak egiten ikasteko tailerrak aurrera jarraitzen du
Danbolin— 2022-01-30
Adinekoei zuzendutako kartoizko altzariak egiten ikasteko tailerrak aurrera jarraitzen du. Hamar bat lagun inguru elkartzen dira jubilatuen taberna zeneko gelan, Lurdes Unanueren gidaritzapean. Astelehen eta asteazken arratsaldetan biltzen dira eta dagoenekoz aurreneko lan txikiak amaitu dituzte batzuk eta proiektu berriak dituzte esku artean.