Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Auto elektrikoak kargatzeko gunea jarri du udalak Zubimusuko igogailu ondoan. Gailuak bi auto kargatzeko gaitasuna dauka, 22kW-eko potentziarekin. Azken lanak amaitzen ari dira orain eta epe motzean izango da erabilgarri.
Mikel Arregi Ertxin alkateak jakinarazi du lehenengo urtean doan erabili ahal izango dela, potentzia erdian. Urtebete pasa ondoren, ordainketa sistema martxan jarriko dute eta ehuneko ehuneko potentzian izango da erabilgarri. Instalazioak 14.890 euroko aurrekontua izan du guztira. Alkateak jakinarazi du, ordea, udalak 9.895 dirulaguntza eskatu duela proiekturako eta orain ebazpenaren zain daudela.