Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Duela egun gutxi elkarrizketatu genuen Amets Aranberri mendi lasterketetan izaten ari den emaitza onak tarteko. Gaur garaipen berri bat lortu du Aian ospatu den XI. Mendi Lasterketa irabazita. Guztira 14 kilometroko lokatzez betetako mendi ibilbidea izan da. Giro euritsu eta hotza, gailurrean elurra ere egin du. Ordubete eta 10 minutu behar izan ditu Ametsek helmugara iristeko. Guztira zazpi zestoarrek hartu dute parte lasterketan. Beñat Subinasek ordubete eta 19 minutu behar izan ditu, Aritz Elustondok ordubete eta 20 minutu. Parte hartu dute Joseba Aramberri, Ioritz Arantzeta, Julen Telleria, Mikel Illarramendi, Pablo Blanco, Gorka Mantzizidor, Asier Acedo eta Alex Urangak ere.