Ukrainara bidean da bildutako materiala

Pasa den astean zehar herrian egin zen bilketaren zati handi bat Ukrainara abiatu zen pasa den asteburuan. Zestoan, herrian bertan, Orion eta Zumaian bildutako materiala sailkatu eta kaxetan sartzeaz arduratu ziren hainbat bolondres. Aste osoan aritu ziren lanean Udalak utzitako lokalean, dagoeneko Ukraina materiala bidaltzen jarraitzeko biltegi bilakatu dena.

Jende askoren ekarpenari esker, lau furgoneta goraino beteta abiatu ziren ostiralean azken orduan Hernanira, eta bertan bete zuten Ukrainara bidean den kamioia.

Ukrainako egoera muturrekoa izanik, bilketaren amaiera ez da ikusten momentuz, ondorioz herriko dendetan ekarpenak egiten jarraitu daiteke (Miantxa, Elortza, Unide eta botika).

Aste honetan ez da erroparik jasoko, biltegian dagoen dena sailkatu eta ordenatuko dute bolondresek, baina aurrerago ere beharren araberako bilketak egiten jarraituko da.

Gogoratu honako materialaren behar handia dagoela Ukrainan eta herriko dendetan egin daitekeela ekarpena:

  • Prestatutako jakiak (latak, KRISTALIK EZ) eta kontserbak: arroza, lentejak, babak, almondigak, atuna, sardinatxoak …
  •  Txokolate BELTZA, kafea, teak, fruitu lehorrak, barrita energetikoak…
  •  Haurrentzako jakiak: esne hautsa, zerealak, potitoak (plastikozko potoak, KRISTALA EZ)…
  •  Garbitasunerako oinarrizkoak: gorputzeko xaboia, bizarra moztekoak, hortzetako pasta+zepiloak, haurren pardelak, toallitak, konpresak…
  •  Botikak: gasak, bendak, tiritak, botikinak, ur oxijenatua, yodo….

Hemen biltegiko argazki batzuk eta Ukrainara bidean doan kamioiaren bideoa:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide