Albisteak
‘ESKURA’ PROZESUA ABIATU DU GURE ESKU DAGOK
— 2015-10-20Gure Esku Dagok “Eskura” prozesua abiatu du. Hori dela eta, Zestoako Gure Esku Dago herri ekimeneko kideekin izan gara. Urriaren 9an aurkeztu zuten “Eskura hausnarketa prozesua” herritarren aurrean. Prozesu honetan ekimenaren “egitura, jarduera eta finantzazioa” erabakiko dira. Prozesua amaitzeko, azaroaren 21ean, ezohiko batzarra izango da. Bertan, Euskal Herriko herri guztietako partaideek hartuko dute parte.
Zestoar guztiei dei egin diete prozesuan parte hartzera. Hurrengo hitzordua ostiral honetan, urriak 23, izango da 19:00etan Kultur Etxean. Honako bideo honetan laburtu dugu Zestoako Gure Esku Dagoko kideekin izandako elkarrizketa:
Eskura prozesua azaltzen duen bideoa ere ikusgai duzue:
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide