[TTAK] Julio Vila: “DJ asko jaikitzen diren momentutik dira DJak; nire kasuan, eszenatokian agertzen naizenean bihurtzen naiz DJ”
Danbolin— 2022-04-12
Julio Vila DJa, Julius MC izenez ezaguna izan da EITBko Biba Zuek saioan. Zestoarrak urte ugari daramatza musika munduan; han eta hemen ibili izan da musika jartzen, baita EITBko hainbat saiotan ere. Bere ibilbideko haserako kontuak eta momentu hunkigarrien berri ematen du.