Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Errakik abiatutako bideari elkartasuna adierazi eta etekin ekonomikoa lortzeko ekimenak izan zen atzo herrian. Diru sarrera Errakiren Erresistentzia Kutxa Nazionalera bideratuko da, hau da desalojoen aurrean egoten diren gastuei aurre egiteko. Goizeko 10:00etan hasi zen frontoian binakako pala txapelketa. Elkartasun argazkia atera zuten ondoren plazan eta bertso bazkaria ere egin zutenĀ Aitor Bizkarra eta Jon Gurrutxagarekin Lau Iturri elkartean. Gauean DJ Costmix, DJ Triki eta DJ Murxiren txanda izan zen.