Albisteak
Elikadura burujabetzaren inguruko hitzaldia antolatu dute Arroabean
— 2022-05-06Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatuta, elikadura burujabetzaren inguruko hitzaldia izango da maiatzaren 12an, Arroabean. “Eta bihar elikagairik gabe geratuko bagina? Agroekologiaren bidetik elikadura burujabetzara” izenburupean eskainiko dute saioa Mirene Begiristain EHUko irakasle eta Biolur Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkarteko kideak, Miriam Arrizabalaga Itziarko Donieneberri baserriko bizilagun eta Biolurreko kideak eta Julen Zulaika Zarauzko Ametsola Etxalde Ekologikoko ordezkariak. Saioa arratsaldeko 18:30ean izango da, elkargunean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide