Albisteak

Ezkabatik Urepel arteko ibilbidearen lehen etapa

Udalak eta Agiro mendi klubak elkarlanean antolatuta, Berriozartik hasita, Ezkabatik Urepelera arteko ibilaldiaren lehen etapa egin dute. Gerra garaian Ezkabako presondegian izandako ihesaldian parte hartu zuten Agustin Unanue eta Pedro Areta gudari zestoarrak gogoan izan dituzte.

1938ko maiatzaren 22an Ezkabako presondegitik 795 presok ihes egin zuten eta ondoren errekete eta falangistek antolatu zuten jazarpenean 206 iheslari atxilotu eta afusilatu zituzten. Soilik hiru iheslarik lortu zuten muga pasa eta Urepelera iristea. Beste guztiak hil edo presondegira itzuli zituzten, horien artean Agustin Unanue eta Pedro Areta zestoarrak.

Argazkiak: Agiro Mendi Kluba




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide